XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GIZON-EMAKUME ELKARTEA: GOGOETA PRATIKOAK

GIZA-MAITASUNA. Zer da giza-maitasuna?

Bere garai eta adin guztietan gizon-emakumeok galdera hau egiten dugu: Nik orain sentitzen detan hau benetan maitasuna ote?.

Denok, nobelista, sikologo, moralista eta beste gainerantzekook hortaz hitzegiteko aina badakigula uste dugu.

Emen gairik garrantzikoenak ikutuko ditugu, gero burubide pratikoetara iristeko.

Nahiz gizakiok hain konplejuak izan, halere, maitasun oro batera datorren zerbait positiborik aurkitzen da: - atsegin zakizkit esateraino piskanaka konkretatuaz joan den seksoen elkarrengana erakartze hori, bere indarrean adierazten eta osotzen du.

- Adiskidetasuna da: elkarrenganako joera eztiagoa, naroagoa, razionalagoa; desinteresatua, ezkontz-maitasuna izateke oso sakona izan diteke.

- Adimenezko maitasuna da (elkarren on-iritzi edo estimaziozko batasuna); maitasun benetako, bihotzeko, samurra, berezia; eta maitasun fisikua, batak besteari bere burua eskaintzean poz bizi bat sortzen duena eta izaki berriari bidea irikitzen diona.

- Onginahiezko maitasun (bestea zorioneko eginez pozten dena, eta irritsezkoa, nahi eta nahiezko berekoikeria batekin zorionekoa izaten ahalegintzea beharrezkoa delako; errukiagatik ezkontzea ez litzake egiazko ezkontza izango, argalkeria, gaixotasuna baizik.

EZKONTZ-MAITASUN BIDEA. Lehenengo urteak

- Familiagandik askatasuna.

Elkar egokitu eta onartu dezaten beharrezkoa.

Ezkontz bakartasuna, beraien bitartez bat etorri ditezen.

Kanpotik inork ezin dezake hori egin, galerazi bai, egin lezake. - Ni ahaztu eta gu sortu dedin ikasketa experimentala; ezkontz atseginak eragozpenak arintzen ditu.

- Hasiera horien arriskua, batasuna egiteko baliatu gabe atseginean mugatzea.